XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
6. gaiaLana eta energia
Partikularen Dinamikarekin segiturik, gai honetan bestelako magnitude dinamikoak aztertuko ditugu, higiduraren izaera eta eboluzioa hobeto ulertzen lagunduko digutenak.
Hain zuzen, partikularen eboluzio dinamikoan, denborarekiko integrala egitean
Ikusiko dugunez, bulkada momentu linealarekin lotuta dago eta lana energiarekin.
Lana definitu ondoren, denbora-unitatean egiten den lana aztertuko dugu,
Jarraian indar berezi batzuri dagokien dinamika aztertuko dugu, indar kontserbakorrena hain zuzen.
Energia zinetikoa eta potentziala definituz, sistemen eboluzioan hain garrantzizkoa den energia mekanikoaren kontserbazioaren printzipioa azalduko dugu.
Aipaturiko kontzeptuen aplikazio modura, indar zentralen eraginpeko higidura aztertuko dugu gero.
Bukatzeko, indar ez-kontserbakorren aipamena egin eta sistema baten oreka-posizioak energia potentzialaren izaerarekin duen lotura aztertuko dugu.
Aurreko gaian esan dugunez, partikula batek bere kanpoko unibertsoarekin dituen elkarrakzioak,
Kasu batzutan, indarrak denborarekiko duen aldaketa eta erlazioa ezagunak ditugu, hots, indarraren denborarekiko aldakuntza, ezaguna da,
Honela denean, ondoko prozesu matematikoa egin dezakegu.